andoni egana
HITZ ETZANAK

Arraza

2021eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Faustino Rodríguez San Pedro Espainiako ministro ohia zen Unión Ibero-Americana elkartearen buru, eta berari otu zitzaion, 1913an, urriaren 12arekin jai bat ospatzea. Fiesta de la raza deitu zioten urte pare batez, eta Día de la Raza bihurtu zen berehalaxe Atlantikoaren bi aldeetara.

Hispanidad hitza bazen lehendik ere, baina erabilpena hauspotu eta arrazoitu, euskaldun batek egin zuen, Zakarias Bizkarra abadiñarrak. Elizgizon honek, gaztetan hemen katixima labur bat euskaraz argitara eman ondoren, Argentinara jo zuen 1912an. Han zegoela egin zuen egunari raza kendu eta hispanidad eranstearen ahalegina. Ongi atera zitzaion, itxura denez. Eta erabili zuen argudioak ere bazuen pisurik: «Hartara oro ohoretzen dugu, eta ez dugu inor umiliarazten». Egungo hitzetan esanda, inklusiboa zirudien asmoak.

Gutariko askorentzat inklusiboegia, ordea. Kanpoko inprobisatzaileak ezagutzen hasi ginenean, lehen gonbitea Mexikotik iritsi zitzaigun. Jornadas sobre Decimistas Iberoamericanos zuten izenburu jardunaldiek. Joan egin ginen. Hispanidadea eta iberoamerikartasuna goraipatzen zuten mexikarrek, argentinarrek, kolonbiarrek... baita kubatarrek ere! Bost egun eman genituen, ezetz, gu ez ginela hor kabitzen azaldu nahian...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.