Onintza Enbeita.
BIRA

Diskretuak

2022ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Gaur Bilboko kaleak bete behar zituzten milaka lagunek, baina euskal herrietan barreiatuko dira, euskal preso politikoak Frantziaeta Espainiako kartzeletan nola. Izan ere, COVID-19ak mundua aztoratu egin du, eta manifestatzeko modu berriak asmatu beharko ditugu. Ez dut uste COVID-19aren zain egon behar genuenik horretarako: molde zaharrak agortuta daude. Pankartahartu eta atzean nor datorren begiratu gabe aurrera egiteak orain ez du balio. Gaurko argazkia indartsua izango da, baina nahi baino diskretuagoa: ongietorrien moduan. Puntilletan bezala gabiltza aspaldion, denetarako baimena eskatuaz: maite ditugunei harrera egiteko maite ez gaituzten zenbaiten iritzia izan behar dugu kontuan. Ez naiz biktima zuzenez ari. Ez dira horiek biktimen izenean hitz egiten duten bakarrak. Biktima zuzen horiei errespeturik ukatu gabe, ongietorriez, agurrez, etortzeez eta joateez hitz egin behar litzateke lasaiago: zer diren, zer izan behar luketen, zer den mina ematen duena, nola ez luketen zauririk zabalduko... Ez dago horretarako aukerarik. Hala behar badugu diskretuak izango gara, beraz. Manifestatzerakoan ere hala geldituko zaizkigu titularrak bihar: diskretu. Ordea, jende txiki askok, leku txiki askotan, batera eraginez, gauzak aldatu egin ditzakete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.