Albistea entzun

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Aitor Sarriegi

«Polita da azken saiotik oroitzapen hau eramatea»

ARITZ LOIOLA/ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Astiz -

2017ko abenduak 19

Seigarren Bertsolari Txapelketa Nagusian eman du agurra Aitor Sarriegik (Beasain, Gipuzkoa, 1976). Agurreko bertsoan azaldu zuen bere azken txapelketa zuela, eta azaldu du zergatia. «Aurreko txapelketan ez nekien etorriko ote nintzen honetara, baina banekien baldin banentorren azkena izango zela. Motxila kargatzen doa, urte mordoa badira, eta faktura pasatzen du horrek, eta ez nuen pasatzen utzi nahi horrelako toki batean agur esateko aukera».

Saioari dagokionez, goizeko kartzelako lanarekin gelditu zen gusturen. Euren artean erdaraz ari diren ikastolako irakasleei kantatu zien, eta nahiz eta ez zen erabat gustura geratu esateko moduarekin, pozik gelditu zen mahai gaineratutako gaiarekin. «Baten bat lotsagorritu baldin bazen, eta zerbait pentsarazi badiot, oso ondo, eta norbait minduta sentitu bada, ba bere burua salatzen du».

Puntuari erantzuten ikusi zuen bere burua ahulen, eta kartzelan ere erabat gustura ez. «Behin baino gehiagotan pasatu zitzaidan aurrez pentsatutako zerbait, gero momentuan ezin ekarri aritzea, eta nahiko lardaskeria izan zitekeen zerbait sartu behar izatea».

Gorputzaldi «xelebrea» izan zuela dio Sarriegik. Urduri sartu zen, ez zen eroso egon, eta ez zuen sentitu bertsoekin asmatzen zebilenik ere. Publikoak bultzatu zuen une horietan. «Gorabehera batean ibili nintzen, eta egin nituen hanka sartze nabarmen batzuk, baina jendearengana iritsi nintzela uste dut, eta polita da azken saio batetik horrelako oroitzapena eramatea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

1 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Berriro ere topagunea da

Ainhoa Sarasola

Iazko etenaren ondotik, aurrez aurrekoa izatera itzuli da Durangoko Azoka, eta, edukiera mugarekin, jendez bete da berriro ere Landako Gunea. Txandaka joan dira sartzen bisitariak, pilaketarik gabe

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Nahikoa lan izan dugu atzerakadari eusten»

Iñigo Astiz

Loiola, festara etorri, eta kulturak harrapatu zuen bere lehen Durangoko Azokan, eta Del Campo sormenerantz bultzatu du pandemiak. Landakon ezagutu dute elkar.

Nerea Ibarzabal bertsolaria, atzo, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoan, Larrabetzun. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Begirada guztiak finalera begira

Olatz Enzunza Mallona

Nerea Ibarzabalek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Horrekin batera, erabakita geratu da finalisten zerrenda

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.