Franco hobitik ateratzea babestu du Estrasburgok

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak hobitik ateratzeko epaitegietan zeuden oztopo guztiak kendu dituzte Espainiako Auzitegi Konstituzionalak eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, eta Espainiako Gobernuak aurrera egin ahal izango du aurreikusita daukan planarekin: urriaren 21ean edo 22an aterako dute gorpua Erorien Haranetik, eta helikopteroz eramango dute Madrilgo El Pardo-Mingorrubioko hilerrira. Konstituzionalak ez du tramiterako onartu Francoren senideen helegitea: adierazi du gobernuaren erabakiak «printzipio demokratikoei» erantzuten diela. Estrasburgok, berriz, ez du aintzat hartu hobitik ateratzea behin- behinean eteteko eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.