Onintza Enbeita.
BIRA

Datuak

2020ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Titular batean irakurri dut 2.800 ume daudela konfinatuta Euskal Autonomia Erkidegoan. Titular berak dio ume horiek guztiak ikasten ari diren eskoletan ez dagoela COVID-19an positibo eman duenik. Gaizki ulertu dudala pentsatu dut lehenengoan, baina horixe ulertu dut bigarrenean ere. Orduan, diot nik, zertarako konfinatu dituzte hainbeste neska-mutil? Ez badago kutsatzeko arriskurik, eskolara joaten jarrai dezatela da onena.

Martxotik hona ez dakit zenbat zenbaki ezkutatu dizkiguten. Gezurrak esan dizkigute. Esaten duten baino positibo gehiago egon dira herririk gehienetan, eta isil-isilik eutsi diogu egoerari. Hala ere, nahikoa da. Gure agintariek hartzen dituzten erabakiak zuzenak izan direla sinetsarazteko ezkutatzen dizkigute datuak, edo Zinemaldia segurua dela ulertarazten digute kultur ekitaldi mordoa bertan behera uzten ari direnen lagunek.

Beti izango da zaila datu guztiak zehatz ematea. Egunero ari dira zenbakiak aldatzen eta egunero ari gara birusaz ikasten. Hemen ez dago matematikarik: guztiok ari gara inprobisatzen. Eta guztiok, erabakiak hartzen ari direnak ere badira. Dena den, ez dut uste umiltasuna eskatzea gehiegi denik: ez dago jakiterik, ezin da kontrolatu, badaezpadako neurriak dira guztiak... Onartu esku artean darabilzuena zer den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.