andoni egana
HITZ ETZANAK

Galdezka

2022ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Kalean dabilela hurbildu zaio pertsona bat besteari: «Kaixo, barkatu. Badakizu non dagoen tren-geltokia?». «Ez. Ez naiz hemengoa». «Ba, begira... Dago, bi kale beherantz segi, eta gero ezkerraldera jota». Surrealista dirudi. Galdera egin duenak du erantzuten.

Badut adiskide bat, makurraldietan, jolas horixe praktikatzen duena. Euskaraz galdetzen du Felix Petite aretoaz, Rekalde tabernaz edo Gaiarre antzokiaz. Euskaraz erantzuten badiote, eta azalpena eman, eskertu eta horretan uzten du elkarrizketa; euskaraz erantzuten badiote, eta galdetutako tokia non dagoen ez dakitela esan, eskerrak eman eta moldatuko dela adierazten die; gazteleraz erantzuten badiote, eta lekuari buruzko azalpenak eskaini, euskaraz eskertuta agurtzen ditu. Baina, gazteleraz erantzun eta ez dakitela aitortzen badiote... orduan azaltzen die berak xehe-mehe, euskaraz, galdetutako tokia non dagoen.

«Nire mendekutxoa» deitzen dio askorentzat absurdoa lirudikeen jolas horri. Adiskidearen teoria da, jakin-mina globala dela. Euskara ikasteko edo hobetzeko ahalegina egin duenak arrisku handiagoa duela Myanmarreko hiriburua zein den eta Amorebieta futbol-taldea ze mailatan dagoen jakiteko, egin ez duenak baino. Ez dakit bat natorren. Ez diot mendekuaren poxik kendu nahi...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.