Onintza Enbeita.
BIRA

Pelotazoa

2022ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Ohituta gaude hormigoizko obretara, trenbideetara, ehunka etxe-bloke batera eraikitzera, autobideetara... Egiten dituztenero iruditzen zaigu norbait behar baino gehiago aberastu dela, baina nola guztiok erabiltzen ditugun egiten dituzten errepideak, esaten digute ea zertarako egin dugun hainbeste negar gero berdin-berdin ibiliko bagara gure onerako eraikitako hormigoian barrena. Ohituegi gaude edozertara eta ia dena hartzen dugu normaltzat. Kontua da pelotazo guztiak ez direla hirigintza edo obra publikoen sailetan egiten. Euskaltel telefono konpainiarekin egindako txiribuelta, esate baterako, itzela da: salto mortal hirukoitza. Euskaltelek, enpresa publikoa zenean, zuntz sare zabala eraiki zuen guztion diruarekin, baina honezkero badakigu, Euskaltel beste enpresa bati saldu ziotela guztion diruarekin egindako inbertsio eta guzti. Orain, konpainia horrek Euskal Herriko zenbait enpresariri saldu ei diete enpresa publikoa zenean eraikitako hori. Bai, ni ere galdu egin naiz kontaketan, baina ulertzen dudana da guztion diruarekin eraikitako zerbait ari direla eskutik eskura pasatzen, bidean gutxi batzuk asko aberastuta, eta guztiona zena esku gutxiren jabetza bihurtuta. Kudeaketaren jaun eta jabeak, bai horixe! Segun eta kudeaketa onaz zer ulertzen dugun, noski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.