Onintza Enbeita.
BIRA

Konfiantza

2022ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Jendea urduri jartzen da azokako postuaren atzean umeak ikusten baditu. Bakarra dagoenean gutxiago, baina asko daudenean bezeroek pentsatu egiten dute dirua eman edo ez. Umeek ez dute diru hori lapurtzen, hala ere. Azokako postuan badaude, han dagoen jeneroaren jabearen hurbilekoak direlako izango da. Saltzaileek ere badituzte deskonfiantzak. Atzerritarrak ez dira hain ondo etorriak plazan: batez ere pobreak direla iruditzen bazaigu. Dirua ematen duten arte poltsari helduta egoten dira saltzaile asko, edo barre egiten didate: «Nolako bezeroak dituzun», esan didate behin baino gehiagotan.

Azokan gauden guztiok erantzuten ditugu udalaren galderak, ordea. Edo gure dirua bankura eramaten dugu, edo Eusko Jaurlaritzaren gomendioak betetzen ditugu, edo botikak erosteko txartela ematen duenari sinisten diogu zer den ekologikoa eta zer ez. Ezin dut ulertu zergatik ez garen fidatzen guk baino autoritate gutxiago dutenekin. Zer esanik ez guk baino diru gutxiago dutenekin. Izan ere, instituzioak ez daude baserritarren hain alde, eta bankuek edozein aitzakia erabiltzen dute hamar kilo tomatek balio duten adina osteko. Erraza da euro bat gorabehera ezer ez duenari fama txarra jartzea, baina aparatu handien kontra joateko bizitza osoa behar da, eta orduan, hobe da fidatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.