Onintza Enbeita.
BIRA

Itzulerak

2018ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Juan Preciadok beranduegi egin zuen Comalara buelta. Martin Larralde ez da sekula itzuli; eta itzuli balitz ere, ez geniokeen kasu handirik egingo geure igandeko marianitoari begira. Ulisesek hogei urte behar izan zituen Itakara itzultzeko, eta txakurrak ezagutu omen zuen emazteak eta semeak baino lehen. Gardel bekokia zimurtuta itzuli zen: denborak eta sukarrak ilea urdinduta. Vicente Fernandezek bihotzari kasu egiten zion, eta onartu egin zuen bueltatzeko desiatzen zegoela. Prudencio Aguilarren izpiritua etengabe itzuli zen Jose Arcadio Buendiarengana. Edmundo Dantesek mendekua prestatzeko astia izan zuen kartzelan, eta hara bidali zutenak euren lekuan jartzeko grinarekin itzuli zen. Edith gatzezko estatua bihurtu zen atzera begiratzeagatik bakarrik: pentsa zer izango zen Sodomara itzuli izan balitz.

Eta hala ere itzuli egin naiz. Sabinak kantatzen du Comalan ikasi zuela behin zoriontsua izan zaren lekura ez dela itzuli behar. Ez nago ados. Ni zoriontsua izan nintzen hemen; bai, hemen, lauki honetan. Eta berriz ere zoriontsua izateko itzuli naiz. Paper zuri bat, gauzei begiratzeko modu bat eta zeu; zeure adostasun eta desadostasunekin. Goizero pozik jaikitzeko nahikoa motibo badaukat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.