Onintza Enbeita.
BIRA

Zorri biztuak

2019ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Lehen, amarekin lotan gelditzen zen zaintzaile bat zeukaten, eta hari mila euro ordaintzen zioten. Ama hil zenetik hona, ordea, zaintzailea bere etxera joaten da lotara, eta seirehun bat euro ematen dizkie hilabete azkenean etxea jaso eta osaba zaharra zaintzearen truke. Ez dakit bi kopuruetako zein den iraingarriagoa. Egun osoko lana, bere gau eta guzti, mila euro baino gehiago da. Zortzi orduko lanaren truke seiehuen euro kaka zaharra dira. Baina hauek horrela egiten dute, eta, gainera, kontatu egiten dute; normala hori balitz bezala. Eta larritzekoa iruditu zait elkarrizketa horren harira etorri den iritzi zaparrada. Etxea garbitzeko hartutako pertsonari orduko 15 euro ordaintzea dirua oparitzea omen da. Nik ez daukat etxea garbitzeko inor kontratatuta, baina asegururik gabe eta gure baserrietaraino etorrita, ez zait diru asko iruditzen hamabost euro. Han hasi dira ea niri inork ordaintzen didan hainbeste diru, beste etxe batzuetan gutxiago ordaintzen dutela... soldata duinik ordaintzeko gai ez bazarete, garbitu zeuek zeuen etxea, eta kito. Edo zeuen lanpostuetan egin borroka ondo ez bazaudete, baina miseria banatzeak ez du ezertarako balio zeuok aberats sentitzeko ez bada. Tentsio batean afaldu dugu. Kapitalismoak asko ugaldu du zorri biztuen espeziea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.