Onintza Enbeita.
BIRA

Elitearen bisitak

2019ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Gero eta gehiago omen dira Euskal Herrira etortzen diren turista aberatsak. Hegaldi pribatuak asko gehitu ei dira gure aireportuetan, eta haien barruan datozenek, besteak beste, Michelin izardun jatetxeetara joan nahi izaten omen dute. Berria eman duenaren arabera, oso leku konkretuak maite dituzte. Asko ez da pentsatu behar bertoko jende normalak gutxitan zapaltzen ditugun lekuak direla ulertzeko. Gauza bik harritu naute: aberatsak gurera etortzea notizia izateak, eta notizia hori hain ona balitz bezala saltzeak.

Hegaldi pribatuetan etortzen diren horiek, bertokoontzat luxuzkoak kapritxoak betetzen dituzten horiek, zer irakurriko dute guregan?

Bistan dago gure turismo politikek erakusten dutena ez dela besteengandik hain desberdina. Baditugu desberdin egiten gaituzten gauzak, baina ez dira inportanteak. Badugu hizkuntza bat, baina gauza moderno guztiek ingelesezko izena dute. Badugu geure sukaldaritza xumea, egunerokoa, betikoa, baina Michelin izarrik ez daukanak ez du arreta berezirik pizten. Baditugu herriak, baina batez ere hiriburuak saltzen ditugu. Badaude hemen betiko ardandegiak, baina modernoenek balio dute erakusteko. Gauzak horrela, ez dut pentsatu ere egin nahi euskal kulturaren zer irudi eramango duten aberatsek haien palazioetara itzultzen direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.