Onintza Enbeita.
BIRA

Nahi gabe

2020ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Urteko lehen egunetan arraroa izaten da data idatzi behar dugun orriak betetzea. Ez dakit zuek, baina nik askotan jartzen dut aurreko urteko data. Urtarril guztietan gertatzen zaidan zerbait da, umetatik. Koaderno guztietan egingo nuen tipex markaren bat edo txapuzaren bat urtea zuzentzeko. Nahita ere ezin gauden urtea idatzi; lehengora tira beti. Orain ere hala gertatzen zait: dozena erdi dokumentu bete arte, ez naiz ohituko 2020 idaztera. Izan daiteke besterik gabe egiten dugun zerbait, inertziaz, nahi gabe, kasualitatez. Izan liteke errakuntza normala, guztioi gertatzen zaiguna, naturaltzat hartzen den akatsa. Baina beste zeozer esan nahiko balu?

Eta esan nahiko balu kosta egiten zaigula gauza berrietara salto egitea? Esan nahiko balu oso eroso egoten garela gauden lekuan, nahi bezain ondo ez bagaude ere? Esan nahiko balu gau bakarra irauten dutenean ere mugak zeharkatzea kosta egiten zaigula? Eta urtea aldatu ezinak erakutsiko balu beste gauza asko aldatzeko ere zailtasun handiak ditugula gure bizitzetan?

Ez nahiz terapeuta, ez naiz psikologoa, ez naiz psikoanalista: kazetaria baino ez naiz titulazioz. Eta, hala ere, iruditzen zait inertziaz egiten ditugun gauzek zerbait erakusten dutela, geure buruari onartzen ez diogun gauzaren bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.