Onintza Enbeita.
BIRA

Lepokoa

2023ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Aste honetan sare sozialetan irakurri dut euskal presoen askatasuna eskatzen dugunok amnistia eskatzen zuen bandera omen geneukala lehen, Euskal Herriko mapa geziekin gero eta geziak bakarrik orain; baina beti nahi izan omen dugu gauza bera. Litekeena da, ni neu ere, lepokoa baino aldatu ez duen txakurtzat hartzea, baina lotsarik gabe onartzen dut euskal preso politikoak etxean ikusi nahi ditudala. Badakit ez dela bihar gertatuko den gauza bat, baina ni neu horren alde ari naiz. Gaurko manifestaziora giza eskubideen defentsak ekartzen dituenak dena den, ulertu eta mirestu egiten ditut. Iruditzen baitzait, giza eskubideen defentsak, ulertzeko zailak zaizkizun ekintzetan parte hartu duen jendearekin enpatizatzera eramaten zaituela.

Hemen bandera baten eztabaidan ari garen bitartean, Palestinan, Karim Younis askatu dute 40 urtez Israeleko kartzeletan egon eta gero. Palestinako bandera eskuan duela ikusi dut argazkietan: bera erresistentziaren sinbolo. Israeleko Gobernuak herritartasuna kendu nahi dio preso ohiari. Distantziak distantzia, askotan pentsatzen dut, hemen ere politikoki zuzenak izateko derrigorrik ez luketen zenbaitek askoz tonu gogorragoan hitz egingo luketela gaiari buruz. Asko gara lepokoa aldatu ez dugunak, eta ez gaude guztiok ez leku ez posizio berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.