andoni egana
HITZ ETZANAK

Irailaren 2a

2018ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Galbanak joa harrapatu nau irailak aurten. Joan zen astelehenean, Urbian genbiltzala, norbaitek atera zuen hitza eta aspaldian entzun gabea genuela aitortu genuen solaskideok. Galbana, izan ere, galbana baino ez baita. Ez da alferkeria. Nagikeria ere ez. Gazteleraz ere erabiltzen zen galbana hitza, eta, Maria Molinerrek dioenez, une luze edo laburragoei, baina uneei lotua dago beti. «Pereza circunstancial» gisara definitzen du. Galbana, beraz, etorri bezala joan egiten da. Askotan nagiak ateratzearen imintzioa egitea da aski...

Galbana-k duen lurrin usadiozko eta ukigaitz horren beste muturrean, «irailaren 2ko sindrome» izendatu nuen aspaldi batean egunotan urtero gertatzen zaigun/zaidan zera hori. Eman dituzu zuk uztaila eta abuztua batetik bestera eta arnasaldirik gabe, lanean. Itzuli da irailarekin bere lanpostura azken asteak jai eginda, indarberritua, norbait. Eta norbait horrek segituan botako dio kolpe eskueran duen telefonoa edo e-mailari bere eskaera, proiektu berri edo dena delakoan partaide izan zaitezen. Itota harrapatuko zaitu sortu berri duen zurrubiloak.

Horregatik esan izan dut askotan, zinez gainera, nik gehiago gozatzen dudala jendea oporretan dabilenean ni neroni nabilenean baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.