HITZ ETZANAK

Orduak

andoni egana
2019ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Gizonak ondo irabazten dio...» esamoldea ohikoa izan zen garai batean. Orduan ere krakatekoa eragiten zuen belarrietan, orain eragiten duenaren aldean txikia bazen ere. Ekonomia eder-begira zebilen bolada izango zen, ordu estrak barra- barra sartzen ziren sasoia, zetorrena zetorrela, bazenezbazen, lanari heltzekoa...

Emakume bati egindako elkarrizketa irakurri berri dut. EAEn lan-ikuskatzaileen arduraduna da, eta, bidenabar esanda, ez dio inork galdetuko ea ondo irabazten dion gizonari. Lanaldiaren kontrola eragin nahi omen da aurrerantzean, batik bat, komertzioan, ostalaritzan eta eraikuntzan. Emakume horrek zioen, ordea, orain artean lan zaila izan dela hori. Aldi bateko lanaldia izan arren orduak sartzera behartzen duten langilea beldurtu egiten da, nonbait, salaketa jartzeko orduan, bere lana arriskuan sumatzen duelako. Eta enpresek, berriz, administrazioak gehiagora behartzen ez zituelako orain arte, nahiago omen dute, legea xehe bete baino, diru kopuruz ikaragarrizkoa ez den isuna ordaindu eta nahieran jokatzen segi.

Legea berritzen hasita, ez diote egoerari beste munduko iraulirik eman. Presio handiekin egin omen dute topo legegileek. Koittadua ni, presioa legegileek eragin behar zutelakoan nengoen, eta ez alderantziz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.