andoni egana
HITZ ETZANAK

Olio-azak

2019ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Gerora santu izendatuko zuten gaztetxo batek Elorriotik Logroñoko apaizgaitegira jo zuen ikasketak egitera. Iritsi eta hilabete baino lehen bidali zion amari gutun bat bertako gorabeheren berri emanez. Gutunaren zatirik handiena eguneroko jan-edanei buruzkoa da.«... Kanpuan egotekotan, gaozen baño obeto ezin geindekez egon; goizian artzen dogu txokolatetxua fotarekin eta baso bete ur azukarresauarekin; eguerdiyan zopia, azia, garbanzua, urdaiya okela tajada onakin, eta postrian matsa. Arratxian, afaitan oliyo-azia, baña ez erozeinbe modutakua, beste fratel andi bat bete solomo edo okela, edo beste alako tajada onak daukazen gauza bat, eta postrian matsa...».

Ondoren datorren esaldiak piztu dit arreta. «... Gobernu-modu hau ikusita, ez naiz atrebidu preziyuan ganian berbarik egiten». Balentin Berrio-Otxoa gazteak bazuen bere beldurra eta kezka. Arrazoiz. Handik gutxira egonaldia eta ikasketak ordaindu ezinik etxera itzuli behar izan zuen aitari arotz lanetan laguntzera.

Ia bi mende joan dira, eta oraindik ere hiru pertsona klase daudela munduan dio adiskide batek. Jatetxeetara jo ezin dutenak; joan eta jan-edarien kartako eskuineko zutabeari —prezioenei— begira aukeratzen dutenak; eta ezkerrekoari baino erreparatzen ez diotenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.