andoni egana
HITZ ETZANAK

Espaloian

2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Nahiago dut lagunez inguraturik langile-auzo bateko terrazarik gabeko tabernaren aurreko espaloiaren koskan eserita bakarra eta ez gehiago izateko bokazioa zuten zazpi garagardo edan, Maldivas irletan hamaka batean etzanda dry-martini bat ezpainekin ukitu baino.

Hau irakurri duzuenok bat etorriko zarete edo ez. Ez dut ulerterraz idatzi. Txoria aldapeko sagarraren adarraren puntaren puntatik baino urrutiago kokatu dutgaragardoa nire nahietatik. Propio. Hizkuntzak konplikatuak dira. Batik bat konplikatuak izan daitezen nahi dugunean. Jose Miguel Garciak, Euskalteleko kontseilari ordezkariak, horixe erakutsi digu akziodunen batzarraren bezperatan: «Egitura soil batera egokitzen ari gara, beharrezkoa baita eredu berrietara egokitzea. Irteera batzuk ikusi ditugu, eta guretzat beti dira mingarriak, kide batzuk garrantzitsuak izan baitira guretzat azken hogei urte hauetan; baina argi dago lortu egin behar dugula gure helburua betetzeko behar dugun egitura hori, hazkunde errentagarria edukitzeko eta lehiakorrak izateko».

Langileak kaleratzeko asmoa dutela esateko modu bihurriagorik! Erne ibiliko nintzateke ni bera banintz. Kalea, espaloiak, lagunak eta garagardoa beti hor daude. Hamakak, aldiz, irauli egiten dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.