Onintza Enbeita.
BIRA

Altxamendua

2019ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez hasi zen dena. Edo ez: litekeena da Espainia eraiki nahi zuten konkistatzaile haien odolak etengabe odol gehiago eskatu izana. Estatu kolpea ematen ahalegindu ziren betiko militarrak, eta hiru urteko gerra izan zen hemen ere. Gure aititak esaten zuen ez zela frontera joan Espainiako Errepublikaren alde, besterik gabe: euskaldun askoren moduan, bazekien faxistak bidali egin behar zituztela, baina haien gogoan Euskal Herria zegoen. Ez zuten Espainiaren parte izan nahi; ezta hura Errepublika baldin bazen ere.

Dena lausotu dute ondoren idatzi diren kroniketan. Badirudi ñabardurarik gabe defendatu zela errepublika, ez zela altxamendurik izan gerra zibila baino, gauza onak ere egin zituztela faxistek eta amorru handiena ematen didana: neba-arreben arteko gerra izan zela. Ez da egia.

Faxistak besteen gainetik pasatu ziren berrogei urte luzez: ostu zizkieten lurrak, kendu zizkieten etxeak, hil egin zituzten, bortxatu eta ilea moztu, elizara joatera derrigortu... Ez, ez dira neba-arreben haserre kontua Nafarroako troketan dauden gorpuak. Ondo antolatu zuten ezkerraren eta abertzaletasunaren desagerraraztea. Besteak ere ez ziren, ordea, lotan gelditu. Bazekiten zer zen defendatzen zutena, eta ondo irakatsi ziguten zer den defendatu behar duguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.