andoni egana
HITZ ETZANAK

Etorkizunean

2019ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Niri ere iritsi zitzaidan duela bi-hiru egun. Sakelakoaren pantailan argazki bat erakutsi zidaten, eta «hau nor da?» galdetu. Begi bistakoa zen erakutsi zidana bera zela, urte mordoska bat gehiagorekin. Ez zegoen begia asko zolitu beharrik asmatzeko. Ilea urdindu eta ximurrak erantsi. Ez zerion aparteko miraririk inbentu berriari...

Badira bi urte nonbait FaceApp aplikazioa asmatu zutela, baina oraintsu ipini da puri-purian. Ehun milioi erabiltzailetik gora izan ditu azken egunotan. Arriskuez ari dira adituak. Enpresa bati datuak ematea dela; enpresa horrek nahieran erabiliko dituela gero; saldu ere sal ditzakeela... Niretzat, arriskua baino gehiago konstatazioa da. «Maite ezazu zeure burua, bestela gainerakoak ere ez dituzu maite ahal izango eta». «Zeure buruarekin ongi konpontzen saiatu, hura izango baituzu beti ondoan izango duzuna» eta horrelako esaldi itxuraz pisu handikoekin hasi ginen, eta hara non bukatu dugun. Selfia: oraingoxe ni. FaceApp: etorkizuneko ni. Ninien jendartean bizi gara, begiak ahaztuta.

Ipuin baten hasiera: badoa gazte bat sakelako pantailari begira. Etorkizunean nolakoa izango den begira, trenbidea zeharkatzen hasi da. Kaskoak jarrita dauzka. Ez du trena hurbiltzen entzun...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.