andoni egana
HITZ ETZANAK

Berandutu

2020ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Atzo egunkari honek argitara eman zuen Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzailearen artikulua oso interesgarria iruditu zitzaidan. Laburbilduz, honako hau zioen birusak sorturiko egoeraren aurrean har daitezkeen bi bideri buruz: denok kutsatuko bagina, apropos, lehenbailehen pandemia hau atzean uzteko, orain arteko datuen arabera Hego Euskal Herrian 28.000 pertsona hilko lirateke aste gutxi batzuetan, eta 200.000 pertsona inguru ospitaleratu beharko lirateke, osasun sistema erabat kolapsatuz. Bide hori ezinezkotzat jota, gaur egungo erritmora hau noiz bukatuko litzatekeen kalkulua egin zuen ondoren. Txertoa lortu ezean, Hego Euskal Herrian dugun eguneko 1.000 kutsaturen abiaduran, 2.500 egun inguru pasatu beharko lirateke pandemia guztiz gainditzeko. Sei urte!

Ama on puska harena etorrizitzaidan gogora sei urteren hori irakurtzean. Seme heldu sanopotroa lo zetzan goizak oso aurrera eginda ere. Amak askotan esana zion esnatzeko, baina ez esnatzen semea. Azken abixua horrela eman omen zion: «Motel, motel, jaiki hadi! Bestela berandutu egingo zaik siesta egiteko ere!».

Sei urte. Niri eta adinkideei 65era iristeko falta zaizkigunak, hain juxtu. Hasi egin behar genuke lanean normal. Erretiroa hartzeko ere berandutu egingo zaigu bestela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.