andoni egana
HITZ ETZANAK

Bitxiak

2020ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Orain arte sekula egin ez zuena egin du. Irten baino lehen ordu laurden pasatu du gela batera joan, joan beste batera, tiradera bat ireki eta itxi bestea. Esku-ahurrean zeramatzanak batean eta bestean utzi ditu, arropartean batzuk, paper zaharkituenazpian besteak… tarteka atzerantz begiratuz,inor zelatan ez zeukala frogatzeko.

Pandemia hasi zenetik lehen irtenaldi luzea du —egunpasa soila baino ez bada ere— eta dituen bitxi apurrak ezkutatzen aritu da etxera inor sartuta ere topa ez ditzan. Hilabete luzeotan ordu hil asko eman du telebista pantailaren aurrean. Okupa hitza behin eta berriz entzun du. Askotan ikusi ditu irudiak. Eta hezurretarainoko bidea egin dio beldurrak.

Duela hogei-hogeita hamar urte, sasoi-sasoikoa zenean, okupa-k gaztetxe eta horrelakoekin lotzen zituen eta ez zioten ikararik sortzen, aldeko jarrera baizik. «Txukundu bat eman diote behintzat alferrik galduta zegoen etxe horri!», esango zuen. Adinak adina eragin dio orain hedabide askok gaiari eta hitzari eman dion tratamendu gaiztoak.

Urte batzuk barru, tiradera-zokoren batean, norbaitek eraztunen bat aurkituko du. Birramonak ezkutatu zuela pentsatuko dute, baina ez da guztiz egia izango. Antena 3 edo Tele 5 telebistek ezkutatu zutela pentsatzea hobe lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.