andoni egana
HITZ ETZANAK

Maitemina

2022ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Emakume nafar batek iragarki bat ipini du Diario de Mallorca egunkarian, sanferminetan ezagutu zuen gizonezko bat topatzeko asmoz. Bihotza lapurtu zion nonbait, baina ez zuten elkarren telefono zenbakirik trukatu. Egunkariko lehen orrian jarritako iragarki batean bere posta helbidea igorri du emakumeak, Iruñean berekin ibili zen hark erantzun diezaion. Ezohiko jokabidea da; berri samurra; udan gaude... eta ondorioz, gainerako hedabide eta sare sozialetan presentzia handia izan du albisteak. Egunkariaren zuzendaria ere sumatu dugu telebistan.

Marisa Goñi du izena. Deiturak eman zidan atentzioa, Mediterraneo aldean baino sustraituagoa baita Nafarroan. Orduan hasi zitzaidan burua bueltaka. Eta dena gezurra balitz, eta dena asmazio? Eta balitz Diario de Mallorca-ren publizitate kanpaina bat, egunero saltzen dituen 18.000 aleak baino gehiago saltzeko? Nahiz gehiago saldu ez, badirela behintzat jakin dugu. Ez da gutxi.

Egunkari honetan, atentzioa emate aldera, lehen orrirako zer iragarki asma genezake? Honakoa izan daiteke bat: «John Ander Johnson Azkoaga. Ez zait mundualdi luzea geratzen. Oregonen, baina euskaraz hiltzea erabaki dut. Egin ditut bitartekoak nire eskela egunkari horretan azal dadin. Zuek ere hala egitera animatzen zaituztet».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.