andoni egana
HITZ ETZANAK

Lokailua

2022ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Claudia Pagés artista kataluniarrak Gerundi circular artelana jarri du ikusgai Donostiako Tabakalerako Lau Pareta aretoan. Egunerokotasunean gerundioaz egiten dugun erabilpen gehiegizkoa eta okerra salatzea du helburu bere bideo-instalazioak. Ulertzen dut gerundioaren erabilpen gehiegizkoa eta okerrarena. Nekez sartzen zait, ordea, buruan, hori irudietara nola eraman daitekeen ordu laurdeneko jardun batean. Tira... horregatik batzuk dira artista plastiko eta besteok ez gara.

Euskarara etorrita, norbaitek egin dezake beste bideo-instalazio bat, edo film labur bat edo dena delakoa, gure gaztetxoen ahotan eta lokailua kirol emaitzetatik nola ezkutatu den azalduko diguna. Noiz arte esaten genuen «lau eta bi» eta noiz hasi ziren «lau, bi» esaten? Noiz arte esaten genuen «hogeita bi eta hamalau» eta noiz hasi ziren «hogeita bi, hamalau» esaten? Inguruko hizkuntzen eragina hainbestekoa da?

Lagun batek zioen ez zaiola kirol emaitzarik batere interesatzen, eta bere ustez ez dela larria haietatik lokailua desagertze hau. Baina galga jartzea ez litzatekeela txarra. Lokailua kendu behar hori gainerako arloetara hedatuko balitz, orduan bai, arazoa aurreikusten zuela. «Pentsa! ETA, etorkizunean, EA izango huke. Euskadi, Askatasuna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.