Onintza Enbeita.
BIRA

Telebista

2021eko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Oraindik gogoratzen naiz pornoa kodifikatzen zuteneko garaiaz. Bazegoen kanal bat, ordaintzen ez genuenon etxean, ezin izaten zena ordu guztietan ikusi. Ordainpeko orduetan marra zuri-beltzak baino ez ziren ikusten, eta jakina, horietako orduren batean pornoa egoten ei zen. Denok entzun ditugu horren inguruko txisteak. Beno, denok diot, baina ordurako adin jakin bat genuenoz ari naiz.

Mundua aldatu egin da, eta harekin batera telebista ikusteko modua ere bai. Ordainpeko plataformak ugaritu egin dira, eta debaldeko materiala ere lehen baino gehiago dago. Horrek harritzen nau gehien. Debaldekoaren, eta batez ere publikoaren alde egon arren, begiak biribildu egiten zaizkit edozein umeren eskura dagoen ikus-entzunezko materialaren aurrean. Nire ilobek ikusten dituzten gauzekin ez dut oso ondo jakiten zer egin: barre edo negar. Eta ez, ez da adin kontua. Ez dit musika motak erreparorik ematen; janzkerak ere ez. Ordea, izugarria zait nerabeei zuzendutako mezu oro: moda desfileak, gorputzeko ileak kendu beharraren beharra, neskek ile luzea izan eta zaintzeko ustezko beharra, mutilen lehiakortasuna, bideo jokoetan albokoak hiltzeko erraztasuna, sexuaren (ia beti heterosexualen artekoa) fribolizazio erabatekoa... batzuetan pornoa da gutxien kezkatzen nauena; benetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.