Onintza Enbeita.
BIRA

Kazetaritza

2021eko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Onena izateak sakrifizioak eskatzen ditu. Batzuetan merezi du, baina beste batzuetan ez. Eta gaur balio dizunak bihar ez dizu balio: bizitza aldakorra da. Orain arte kirola izan zitekeen zure pasio bakarra; baina, orain, beste gauza batzuek hartu dizute lekua barruan. Orduan zer egin behar duzu? Jendeak puntaren puntan ikusi nahi zaitu eta zuk hori eman nahi diozu jendeari: bikaintasuna. Ordea, jendeak bueltan nazka ematen dizu. Ez jendeak orokorrean, baina bai jende batek. Zure ahalen gainetik ari zara joko olinpikoetan, eta partida bat galtzen duzunean, zure mutil lagun ohiaren neska lagun ohia zarela idazten dute titularretan; edo, konturatzen zara oso gutxi zaretela ama izan eta gero lehian jarraitzen duzuenak eta badakizu hori ez dela kasualitatez gertatu; edo kazetariek ez dakite zure depresioa modu naturalean azaltzen.

Pentsatzen nuen aurtengo olinpiadetan libratu egingo ginela kazetaritza matxistatik, edo zenbait kazetariren komentario matxistetatik. Badirudi urruti gaudela horretatik. Ikusten duzu lehen mailako kirolari bat psikologikoki lehertu dena, eta pena ematen dizu, baina badakizuhori dela bizitza, eta eskertu egiten duzu zintzotasuna. Gero irakurtzen duzu hari buruz idatzi dutena, eta irakurtzen jakiteak amorratu egiten zaitu momentu batez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.