Onintza Enbeita.
BIRA

Hau urte hau

2021eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Azken urte eta erdian asko hoztu zaizkit harremanak. Niri besteekin eta besteei nirekin. Ezin izan dugu nahi bezala elkartu, eta ahalegina egin dugunean mugaz beteta egon gara. Hala behar zuela esan digute eta hala izan da. Onartzen dut lasai egon naizela, baina inguruan beldur handia eduki duen jendea eduki dut. Iazko martxotik hona gauza asko gertatu dira, eta lagunen babesa behar izan dut askotan. Ez dut espero nuen guztia jaso. Ez omen da ezer espero behar, baina batzuetan espero izaten dugu zerbait. Hala ere, ez diot inori ezeren errurik botatzen. Bakoitzak ahal izan duguna egin dugu eusteko. Kontua da ez daramadala ondo ezer gertatu ez balitz bezala gonbidapenak jasotzea. Izan ere, urte eta erdian urrunetik agurtu nauten zenbaitek kafea hartu nahi dute orain. Orain: txertoa hartu dutenean. Ondo dago. Pozten naiz. Orain arte kontuak eskatu dizkidatenek orain kafea nahi dute.

Nik asko maite ditut lagunak, baina urte honetan askotan elkartuko nintzen haiekin kafe baterako, eta batzuetan bakarrik hartu izan dut. Sentitzen dudan hau guztia ez da arrazionala, badakit. Egoeraren kudeaketak ez gaitu guztiok alde berean kokatu, eta hala ere guztiok gaude duela urtebete geunden lekuan. Emozionalki txikituta, baina duela urtebete eta erdi geunden leku berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.