Onintza Enbeita.
BIRA

Dirua

2021eko irailaren 4a
00:00
Entzun
Hogeita zazpi milioi libera irabazi zituen loterian. Hogeita hamaika milioi euro gutxi gorabehera. Diruaren zati handi bat eman egin zuela irakurri dut. Loteria tokatu zitzaionerako bizitza erdia langabezian pasatua zen, eta ez omen zuen nahi sekula izan gabea faltan botatzerik. Eta diruaren zati handi bat eman egin zuen. Hala ere, elkarrizketa batean onartu zuen diruak bizitza izorratu ziola. Egunkariek esan dutenez, hilda aurkitu dute bere etxean.

Zaila egiten zaigu pentsatzea 27 milioi liberak norbaiten bizitza izorratu dezaketenik. Egingo genituzkeen gauzen zerrenda egin dugu eta ez dugu dirua amaitzerik lortu. Dena den, ez dut uste zintzoak garenik. Ez diogu elkarri aitortzen zoratuko ginatekeenik, urrezko zenbait bitxi erosiko genituzkeenik, munduko izar guztiak dituen hoteletara joango ginatekeenik... guk oso gauza solidarioak egingo genituzke diruarekin.

Orduan pentsatu dut ez garela guztiz zintzoak bakoitza bere buruarekin. Guk ere irentsiko genukeela koherentzia hogeita hamaika milioi euro bagenitu eta guk ere izango genukeela zoratzeko arriskua diru hori guztia bageneuka. Hasteko, nik uste dut ez niokeela inori esan ere egingo diru hori guztia tokatu zaidanik. Eta horrela inork ez lidake ezer eskatuko ez aurpegiratuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.