Onintza Enbeita.
BIRA

Izenak

2022ko uztailaren 28a
00:00
Entzun

«Jainkoak ez dezala nahi Bilboko karrika bati nire izenik eman diezaiotela». Hala idatzi zuen Gabriel Arestik. Ez zuen nahi bizargile hordi batek esan zezan Aresti kalean bizi dela. Ez dakit Arestiren beldurra edonork bere izena ahotan erabiltzea izango zen, edo bere burua plaka urdin batean fosilduta ikusteak ikaratzen zuen, baina horrek orain berdin du. Hura hil eta gero kaleei eta kale ez direnei jarri zitzaien haren izena. «Herri batentzat jaio garela bagenduke sinistuko, neure eretxian omenaldirik ez genduke eskatuko», kantatu zuen Balendin Enbeitak. Egin zizkioten omenaldiak bizirik zegoela eta egin zizkioten oroitza ekitaldiak hil ondoren. Eskatu ez zituen egin, baina nahi ere ez zituztekeen nahiko. Egin zuena hala egin behar zuela sentitzen zuelako egin zuela, alegia.

 

Eta gero daude oso kale gutxitan edo batean ere agertzen ez diren izenak. Urteetan kajoi batean edo norbaiten memorian iraun dutenak bizargile hordiek, kale-garbitzaile finek, irakasle xumeek, abokatuek eta portaletan muxuka egoten direnek haien izena esan zezaten desiratzen. Asko, gehienak edo ia beti emakumeak. Elkarren artean loturarik ez daukaten gauza bizi izango dira agian, baina gizonak nahi ez dutenean ere omendu egiten dira; emakume asko merezi izan dutenean ere ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.