Onintza Enbeita.
BIRA

Iraila

2022ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Uztailean oso urrun ikusten zen iraila, baina egunek ez dituzte hogeita lau ordu baino gehiago. Berdin dio gu oporretan bagaude: denborak betiko erritmoan egiten du aurrera. Oporrak hartu genituenean baino hilabete edo bi zaharragoak gara. Eta nola gauden galdetzen digutenean depresioarekin fribolizatzen dugu. Berdin du munduak zer dakarren, berdin du lehorteak zenbat elikagai erre dituen: oporrak amaitu egin zaizkigu. Europar zuriontzat hori bada depre egoteko nahikoa arrazoi. Jasangaitzak gara; eta geurekoiak.

Iraila da, bai. Eta badago oporrak orain hartu dituen jendea. Areago: badago itzultzeko lanik ez daukan jendea, edo oporrak ordaintzen ez dizkiotena, edo gure oporretako garagardoak ateratzearren miseria bat kobratzen duena, edo gu oporretara joan garen lekutik atera zena behinola bizimodu hobe baten bila. Baina ze erraz sinetsarazi diguten geu garela gure bizitzaren zentroa. Zein erraz irentsi dugun guri ez zaigula halakorik inoiz gertatuko, abuztuan bidaiatzeko eskubidea dugula, dirua derrigor behar ez ditugun gauzetan xahutzea ondo dagoela... Eta gu garenean oporretatik zein lanetara itzuli ez daukagunak arazoa guztiona dela irudituko zaigu, baina orduan, orain gu bezala iraileko depresio faltsua kudeatzen egongo dira denak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.