andoni egana
HITZ ETZANAK

Jaka

2018ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Begiratu egin behar izan dut gure bizitzan noiz azaldu zen jakiteko. Hamalau urte eta erdi dira, eta atzo izan zela dirudi. Ez nion berebiziko harrerarik egin. Beste betebehar bat gehiago zela pentsatuta ireki nizkion ateak, eta han geratu zen, ez molestatu eta ez ekarpenik egin, zoko batean ostendua. (Norbaiti urrundik ustekabean itzulitako senitarteko zaharra etorri bazaio burura, arazo bat dauka norbait horrek). Jaka horiaz ari naiz.

Larrialdietarako zena, letra larriz idazten da orain. 'Jaka Horia'. Eta pluralean. Duela hiru aste estreinakoz ikusi nituenean ez nuen asko pentsatu Estatua hainbat estutzera helduko zirenik. Erregaien salneurrien igoeraren aurka ari ziren garraiolaritzat jo nituen. Baina gehiago zen. Askoz ere gehiago. Zer zehaztea ez da erraza. Jaka horiaren azpian edozer kabitzen da oraingoz: ezkerreko eta ez-ezkerreko, landa eremuko eta hirietako, adineko eta gazte, gizon eta emakume, enpresari eta langile... Ikusiko dugu nora jotzen duen mugimenduak.

Frantzian ondoeza sare sozialen autobideetan hasi zen nabarmentzen, errepideetan segi zuen, eta gero iritsi da kaleetara. Prozesua ez da Bastillakoen bera. Ezta 68ko maiatzekoena ere. Baina lehen ere handik etorri izan zaizkigu ezagutu ditugun astinaldirik handienetakoak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.