andoni egana
HITZ ETZANAK

Maskarada

2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Eskenatoki hitza berri samarra da politikan, eta hitzetik hortzera darabilen hark atezuan ipintzen nau. Zerbait nola zuritu ez dakien politikariak eskenatokia aldatu egin dela botako dizu, ez dela lehengoa eta eskenatoki aldaketak derrigor dakarrela... auskalo zer! Mesfidati purrustazaleenek esango dute ditxosozko hitza erabili gabe ere antzeman geniela teatroa egiten ari zirela...

Orain, Pedro Sanchezek beste hitz bat ekarri du, espero ez genuela. Pablo Iglesiasek Unidas-Podemoseko militanteei gobernuan parte hartzeko baldintzei buruzko galdera luzatu izana maskarada-tzat jo du. Ez dakit Espainian nola ulertuko zuten esamoldea. Ez dakit zenbateko tradizioa izan dezakeen han maskaradak, Europan kontu aski zabaldua izan arren duela lau mendetik hona. Autoa hartu eta nekagaitz Espainia goitik behera zeharkatu zuen hartan ez zen Zuberoaraino iritsiko, noski. Pentsatzekoa da, halere, gorrien taldekotzat joko duela bere burua eta beltz ikusiko dituela gainerakoak. Pentsatzekoa da konfiantza osoa izango duela zamaltzaina ferratzeko garaian asmatuko duela...

Ez dakit badakien, ordea, godalet-dantza ere egin beharko duela. Eta bakardadean, begi oro bere gainean izatearen presiopean, ez dio edalontziaren gainean orekari erraz eutsiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.