andoni egana
HITZ ETZANAK

Lau begi

2019ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Bakarkako gaitzat jarri zidaten, eta, bat-batekotasuna muga gaindigaitz, ahal nuena egin nuen. Deus gutxi. Etxerako bueltan, bene-benetan zer egingo nukeen pentsatzen hasi nintzen...

Aurrez aurre topatu ditut lau begi handi, niri begira, gure herriko kale kantoi bateko iluntasunean. Demagun laguntza eskatu didatela. Jateko eta edateko zerbait. Eta arroparen batzuk, soinean daramatzatenak baino lodixeagoak, M neurrikoak, oraindik mutiko bi baitira. Etxera ekartzerainokoa egingo nuke. Besaulkian lo kuluxka bat egiten duten bitartean aurkituko nuke Interneten duela ia hogei urte Pello Zubiriak Argia aldizkarian haur soldaduei buruz idatzitako erreportaje hura. Sierra Leonan, bai gerrilariek bai Gobernuaren autodefentsa taldeek haurrak errekrutatzen zituzten, soldadu onak zirelako. Esanekoak, eta droga nahiz jan-edanetan helduak baino gastu gutxiagokoak.

Esnatuko lirateke hamahiruna urteko bi mutikoak. Eta hortik aurrera ez nuke jakingo zer egin. Udaltzaingora deitu? Donosti Cupeko antolatzaileei hots egin? Futbol taldekoak ekarri zituzten Gobernuz kanpoko erakundera abisua pasatu? Irunerako tren-geltokira hurbildu? Neuk eraman Behobiara? Besterik gabe, joaten utzi? Bat-batean ez nuen korapiloa askatu. Denborarekin ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.