andoni egana
HITZ ETZANAK

Funtzioa

2019ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Ezagutzen ditut Gabon jaiak iristeko amorratzen egoten diren lagunak. Oporrak batetik, bestetik aspaldian ikusi gabeko senitarteko eta lagunekin egoteko aukera, data seinalatuon zain-zain sumatuko dituzu. Ezagutzen ditut Gabon jaiak gorroto dituzten beste batzuk ere. Itogarri zaizkie familian egin beharreko otordu luzeak, askotan xextragai. Itogarri zaie kalean, dendan, tabernan... topatzen duten norabide bakarreko jendetza. Zorion hutsala opa eta bi musu eman beharra gogaikarria zaie...

Ezagutzen dut Gabon jira honek hazka baino egiten ez dion jendea ere. Inguruan norbait falta zaielako eta egunotan oroiminak indar handiagoa hartzen duelako, beldur izaten dira fetxa hauetara noiz helduko. Edo nahi baino bakartuago daudelako sentituko dute atximurkada urdailean. Edo sakelan bi zulo, gainerakoen jijiji jajaja-tik urrun ibiltzera kondenatuaren urradura jasango dute. «Joanda baleude hobe», esango dizute hasi aurretik.

Ezagutzen ditut egun hauek bidaiatzeko baliatzen dituztenak; egun hauek iristeko desiratzen egoten diren kantuzaleak ere bai; zer esanik ez tripa-festa zaleak... Ezagutzen ez dudana da jai hauei zentzu erlijioso apartekorik aurkitzen dion inor. Izan izango dira. Baina nik, egiatan, ez ditut ezagutzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.