andoni egana
HITZ ETZANAK

Zurrutaz

2021eko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Ez nenbilen propio ezeren bila. Askori bezala, eman zidan zer pentsatua Simone Biles gimnastika izarraren jarrerak. Buruz krak! egin duela onartu, eta behin-behingoz utzi egin dio Olinpiar Jokoetan lehiatzeari. Banekien oso ona zela bere jardunean; banekien sexu abusuak jasan zituela entrenatzailearengandik, eta urte batzuen buruan salatu egin zuela gertatua. Gehixeago jakin nahi nuen, besterik gabe. Eta datuarekin topo egin nuen, bila ibili gabe. Haurtzaro gogorra jasandakoa da Simone. Ama drogazalea eta alkoholari emana zuen nonbait...

Eta puntu horretara heltzean jabetu nintzen lehengo eta oraingo izar askoren biografietan azaltzen den datua dela: aita, ama, edo biak, zurrutari erabat emanak. Kasu asko dira tankera berekoak, baina esanguratsuena Beethovenena da agian, katebegiak ongi lotuak baititu. Aitona, ardozale arrakastaduna, bodeganagusi fina; aita, ardozale amorratua, alkoholiko erabatekoa. Bera, izar handia musikan.

Ez dakit beti egia den edo izarraren balentria azpimarratzeko puztu egiten den biografietan gurasoen alkoholzaletasuna. Demagun egia dela beti. Orduan, historiak irakatsi digunez, seme-alabak izar izatea desio duen guraso orok badaki zer egin behar duen: errukirik gabe, amorrazioz, zurrutari ekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.