Onintza Enbeita.
BIRA

Bizidunak

2022ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Baserritarrak sutan jartzen dira frutaren edo barazkien barruan harrak aurkitzen dituztenean. Bezeroak ere bai. Askotan gehiegi asaldatzen dira karakol txiki batengatik. Modu asko daude gure barazkietan izaki bizidunik ez aurkitzeko, baina lehenengo pausoa onartzea izan beharko litzateke, hau da, gu ez garen beste izaki bizidun batzuk ere existitzen direla onartzea. Institutuan geundenean, bere etxeko generoa nola banatzen zuen esaten zigun latineko maisuak: intxaurrondo bat landatu zuen urtxintxentzat, beste bat ehiztarientzat eta hiru beretzat. Berdina egin zuen gereziondoekin, sagarrondoekin, barazkiekin, oiloekin... gehienok ordea, ez dugu horrela funtzionatzen. Jateko gauzak banaka jartzen ditugu, eta dena guretzako nahi dugu. Hori bai, ustez aberastuko gaituzten gauzak topera ditugu: pinua eta eukaliptoa, esate baterako. Gu ez gara naturan dauden izaki bizidun bakarrak; are gutxiago jaten dugun bakarrak. Produktu kimikoak erabiltzen ditugu guretzat bakarrik nahi ditugun gauzak garbi biltzeko, baina ekosistema guztiak izorratzen ditugu, kateak hausten ditugu, prozesuak eten... Ez gara ohartzen ez garela ezeren zentroa, bat gehiago baino ez. Ez dut esangogustatu egiten zaidanik nire tomate ederretan harrak aurkitzea, baina haiek ere bizi egin behar dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.