andoni egana
HITZ ETZANAK

Naturala

2022ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Bati baino gehiagori gertatuko zitzaizuen. Bat-batean azaldu zen nire bizitzan. Ikastolan entzun nuen estreinakoz bere izena, baina ez ikasle nintzela, guraso batzordekide nintzela baizik. Bileratan, protagonista nagusi bihurtu zen ditxosozko hitza. Eta ez dakit inoiz oso ongi ulertzera iritsi nintzen zertan zetzan. Kudeatzailearen ahotan ez zen besterik entzuten: euriborra gora eta euriborra behera. Antzematen zen zerbait garrantzitsua zela, eta ez zegoela gure esku haren gorabeheren kontrola.

Eta euskaldun belarriek egiten zuten gainerako lana. Hitza ingelesezko akronimo bati zor geniola jakin gabe ere, bazuen bere logika. Goitik behera zetorrena bazen, geuk nahieran kontrolatzerik ez bageneukan, haren menpe ibili beste irtenbiderik ez bazegoen... ia-ia fenomeno naturaltzat har genezakeen. Euriaren antzera. Euria, euri-zaparrada, euri-langarra... eta saila osatzeko, euriborra.

Albiste izan da egunotan. Belaunaldi oso bati euri-erauntsi handia datorkio. Eta halere, umorez hartu behar datorrena. Euskaratik lan errazagoa da. Ohitura berritzeko asmo onak nagusitzen zaizkigun urte sasoi hau zen. Lagun bat ikusi nuen kirol-poltsa sorbaldan zuela kalean. Berak eman zidan azalpena: «Kiroldegira niak. Eurozilborra maximo historikoetan zeukaat eta...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.