Onintza Enbeita.
BIRA

Etxeko atea

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Texaseko herri txiki batean gertatu omen da. Goizaldean txirrina entzun eta atera hurbildu da hiritar bat, eta behatxulotik begiratu du atea ireki baino lehen. Beste aldean emakume bat ikusi du erdi biluzik eta eskuetan girgiluak dituela. Atea ireki du, baina erabakitzeko hartu dituen segundo apurretan, emakumea desagertu egin da. Abisua eman dio poliziari, eta kazetariei esplikatu die lurrak irentsi duela atearen beste aldean ikusi duen emakume hori. Eta ez, ez du mamurik ikusi: poliziak honezkero badaki neska hori nor den, eta haren mutil lagunak bere burua hil duela ere bai. Bere arrastorik ez.

Etxe askotan entzun dute txirrin hotsa, baina bakarrak ireki du atea. Eta orain diotenaren arabera, ikusi egin zuten emakumea bere girgilu eta guzti. Eta halako egoera batean logikoena atea irekitzea bada ere, inork ez dio barrura pasatzeko aukerarik eman. Inork ez du arazorik nahi. Texas urrun dago jakina, baina hemen ere beldur gehiago ematen digu norbaiti laguntzeak ekarriko digun ardurak, hari gerta dakiokeenak baino.

Suteak itzali baino lehen mugikorrarekin grabatzen ditugu, goizaldean entzuten ditugun oihuak beste zerbaitegatik izango direla sinetsarazten diogu geure buruari eta gutxitan, oso gutxitan, irekitzen diogu inori gure etxeko atea zerbait behar duenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.