Onintza Enbeita.
BIRA

Jazarpena

2018ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Meza Nagusia Hondarribiko elizan. Apaizak hitza hartu du, halakoetan ohi duenez. Izan ere, katolikoen bilkuretan apaiza da hitz egiten duena. Alardeaz mintzatu da: gatazka konpontzeko deia egin du. Pentsatzekoa da alarde baztertzailearen aldeko jende asko egongo zela mezetan: tradizioak esaten du igande eta jai egunetan joan egin behar dela elizara. Ez zaie gustatu abadeak esan duena. Haserretu egin dira. Sare sozialetan egurra eman diote Jainkoaren artzainari, telefono bidezko mezuetan edozer esan dute hari buruz. Meza Nagusia ez omen da horretaz hitz egiteko lekua. Hauek ez daukate nahikoa herriko jaietan nork desfila dezakeen eta nork ez erabakitzearekin: elizan zer esan daitekeen ere, eurek erabaki nahi dute. Ez da harritzekoa: hogei urte luzetan, eurek entzun nahi izan dutena esan dute instituzioek. Meza Nagusi horretatik astebetera, apaizak herriz alda dezatela eskatu du: batzuek sinetsarazi nahi digutenez, kasualitatez, presiorik gabe.

Eta zenbaitek oraindik ere ez dute sinistu nahi tradizioaren izenean autoko gurpilak zulatu izan direnik. Sare sozialen eta zuzeneko emankizunen garaietan argi ikusten da erasoak nondik nora doazen, eta, hala ere, erasotzaileek biktimatzat erakutsi nahi dute haien burua. Eta instituzioek isilik jarraitzen dute jazarpenaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.