Onintza Enbeita.
BIRA

Heriotza duina

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Ez badidate hemendik irteteko baimenik ematen, eutanasia aktiboa egingo dut». Halaxe esan omen zion kartzelan urte asko gaixorik zeramatzan preso batek. Bai, gure printzipio hauskorren arabera irakurrita, bere buruaz beste egiteaz ari zen. Baina zer da bada, eutanasia? Norbere buruaz beste egiteko modu ordenatuagoa, gozoagoa eta lagundutakoa. Eta inork ezin du ukatu sufritzen egoteak ez duela merezi. Tunelaren amaieran horma baino ez dagoenean, aukera ederra da horma jo aurretik hegan ateratzea.

Eutanasia aktiboa nahi zuelako joan zen David Goodall Australiatik Suitzara, bizitzeaz nazkatuta, 104 urte bete berritan. Ez delako sufrimendua halako erabakiak hartzeko motibazio bakarra: nekeak ere laguntzen digu nahikoa noiz den erabakitzen.

Eta eutanasia aktiboa aukeratu zuen Virginia Woolfek gaur bezalako egun batez. Ahotsak entzuten zituen, bere bidelagunari bizitza izorratzen ari zitzaiola sentitzen zuen, buruko minak kontzentrazioa galarazten zion... berokia jantzi, poltsikoetan harriak sartu, eta errekara salto egin zuen. Ez zuen aurrerantzean zoriontsu izateko aukerarik ikusten, eta amaiera duina behar zuen. Eta hemen, oraindik ere, jarraitzen dute bizitza nork eman digun eta nork edo noiz kendu behar digun eztabaidatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.