Onintza Enbeita.
BIRA

Auzokoak

2019ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez gertatu zen Krabelinen Iraultza Portugalen. Sarean ibili naiz gaiari bueltaka, eta interes handiz irakurtzeko artikuluak egon badauden arren, arinkeriaz idatzitakoak ere etorri zaizkit bistara. Harrigarria iruditu zait Espainiaren handitasunean sinesten jarraitzen duten zenbaitek nola deskribatzen duten 1974ko Portugal hura. Estatu Berriaren erregimena, lider militar zaharrak, Europan pizten ari ziren mugimenduak... irakurri ditudanean, gezurrik ere ez diotela pentsatu dut; kontua da, ordea, grazia egin didala Portugalen irudi hori egitean euren buruaz esaten dutena beste gauza bat izateak. Izan ere, Portugalgo krabelinetatik urte eta erdi geroago ere, Espainian balak zebiltzan airean, baina erregimena, militar zaharrak, Europan pizten ari ziren mugimenduak eta antzerako beste zenbait espresio auzokoentzat bakarrik erabiltzen dira. Espainia ia-ia mugimendu aurrerakoitzat marrazten dute 70eko hamarkadaz ari direnean ere. Eta krabelinetatik urtebetera hil zituzten Txiki eta Otaegi, eta handik hilabete bi eskasera hil zen Franco.

Auzoan arazoak ikusteak etxekoak estaltzen dituela gauza jakina da. Bistan dago, ordea, auzokoek ez ziotela demokraziarako, justiziarako edo askatasunerako grinarik kutsatu Portugali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.