Onintza Enbeita.
BIRA

Tonua

2019ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Gauza jakina da bertsolariok tonuari beti ez diogula txukun eusten. Ariketaren arabera, kosta egiten zaigu ondokoari segitzea, eta batek desafinatu egiten du, edo baxuegi kantatzen du, edo altuegi... Kontua da ikusten dena baino ahalegin handiagoa egiten dugula guztiontzat aproposa den tonuaren bila. Bertso saio musikatuetan nabarmenagoa da kontua. Izan ere, musikariek guztioi balio digun tonu bat aurkitu behar izaten dute soken artean, eta gero besteoi hari eustea dagokigu. Ez da beste munduko lana begiratu batean, baina gaitz samar egiten da. Ahotsen tesituraren arabera, neska edo mutilak izatearen arabera, zaila izaten da guztiok tonu berean eroso kantatzea. Ondo ateratzen denean ederra da, ordea: bakoitza bere ahotsetik, baina guztiok tonu berean.

Dena dela, tonua asmatu ezin hori, gaitz hedatua dela uste dut. Edozein lekutan, edonorekin gaudela, politikaz, etorkizunaz eta bizitzaz ari garenean, bakoitza bere tonuan aritzen gara jo eta su: ea zeinek altuago esan esan beharreakoa, eztarria urratu egingo bazaio ere. Ederra litzateke bertsotan egiteko gai izaten garen ahalegin hori, bizitza errealean egingo bagenu. Tonuak bateratzeak ez baitu esan nahi iritzi bera izan behar dugunik: inor zapaldu gabe eztabaidatzeko eta geure pentsakera esplikatzeko aukera baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.