Onintza Enbeita.
BIRA

Babesa

2019ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Gernikan gertatu omen zen. Atzerritarren familia batek etxe zahar bat okupatu zuen, eta haien atzetik heltzen zirenei kobratu egiten zien han lo egitearen truke. Batek uko egin zion ordaintzeari, eta aizkorarekin jo zuten. Epaiketa azkarrean deklaratu zutenez, babesaren truke kobratzen zuten. Zertatik edo norengandik babestu behar zituzten heldu berriak, ordea? Bada, beraiengandik. Konplikatua dirudi, baina logikoa da: nik dirua eskatzen dizut ez badidazu ordaintzen neuk eraso egingo dizudalako, beraz, azken batean, zeure burua babesten duzu ordaintzen baldin badidazu.

Joan den asteburuan Getarian izan nintzen. Emakume batek galdetu zigun ea kamiseta hori haiek zergatik generamatzan hainbeste jendek. Esplikatu genien ez genituela militarrak nahi, eta hasieran irribarre egin zigun: mundu guztian berdinak dira militarrak. Eta jarraitu egin zuen gero: gertatzen dena da tarteka haien beharra izaten dugula.

Gernikako atzerritarrekin gogoratu nintzen. Zertarako behar ditugu militarrak? Itxura batean, emakume hari ulertu nionez, babesteko. Norengandik babesteko, ordea? Bada, beste militar batzuengatik. Eta momentuko interesen arabera, ustez, babestu egingo gaituzte, baina ez dira egongo lau katuren interes ekonomiko eta geopolitikoei eusten baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.