Onintza Enbeita.
BIRA

Debateak

2019ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Ez dakit zer espero zuen jendeak. Sare sozialak martxan sumatu nituen. Batzuek haserre zeuden euskarazko hauteskunde debatean izandako hizkuntza mailaz (argumentarioaz ez hitzik eginda, hobe). Ez dut esango amorratzen ez naizenik, baina urteak dira ergatiboa eta deklinabidea pikutara bota zituztela politikari euskaldunen titulua irabaztearen truke. Badira hauteskunde batzuk ez dudala, ahal badut behintzat, telebistako debaterik ikusten. Urtetan ez da asko izango, akaso: azken hiru urteetan zenbat aldiz joan gara botoa ematera?

Euskararen mundutik urruti samar bizi direnek emakumeen debatea piztu zuten, antza. Bost emakume. Ez dut esango ahizpak edo klonak zirenik, baina gutxi gorabehera antzera jantzita zeuden denak. Diskurtsoari dagokionez ere, euren alderdiko gizonek gizonezkoen debatean esan zituztenak esan omen zituzten.

Nik euskara eta emakumeak naturaltasunez ikusi nahi nituzke hauteskunde kanpainan. Ez dut haientzako espazio propioak sortzen ibili nahi beti. Egon behar du modua gure debateak egin beharrean guztion debatean sartzeko: inportanteak izateko. Debateetan ez lukete arraroak izan behar emakume euskaldunak, feministak, langileak, homosexualak, beltzak. Kalean gehiago dira halakoak, debateetan agertu ohi den jendearen modukoak baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.