Onintza Enbeita.
BIRA

%20

2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Badakit zuetako inork ez duela inoiz halakorik esan, baina gutako batzuei aurpegiratu egin digute emakumeak izatearren bertso plaza gehiago ditugula. Nola orain emakumerik gabeko saioak gaizki ikusita dauden, beti dago gutakoren bat agertokian, eta hori sekulako abantaila da, aizue. Ez dakit hori diotenek datuak begiratu dituzten, baina soziologian nik baino gehiago ulertzen dutenek esandakoaren arabera, plazan ari garen bertsolarien artean %20 baino ez gara emakumeak. Estatistiketan sinisten ez duenak pentsa dezala %30 garela: oraindik ere urrun gaude erdiak izatetik. Jendearen erdia garela kontuan hartuta, ez dakit non dagoen abantaila.

Badago erraz aska daitekeen ekuazio bat honetan guztian: zenbat eta plaza gehiago, txapelketan ondo egiteko aukera gehiago. Plaza baino entrenamendu hoberik ez dago. Bizkaian, hiru final parekide izan ditugu orain arte. Gipuzkoan, larunbatekoa izango da lehenengoa. Pentsatu nahi dut plazetako ehunekoa normaldu ahala, txapelketako ehunekoak aldatu egingo direla. Hau da, plazan benetan erdi eta erdi gaudenean, txapelketan agian gehiago izango gara emakumeak. Eta, orduan, jakin nahiko nuke abantailez hitz egiten dutenek zer esango diguten. Ze inoiz izatekotan, orduan izango da finaleko argazkia gaitasunen isla soila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.