Onintza Enbeita.
BIRA

Lehentasunak

2019ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Harritu egiten nau lehen aldiz norbaiten etxera joan, eta garbitzeko erraztasunak zein zailtasunak aurkitzen dituen jendeak. Agian, nire interesetik oso urrun dauden gauzak izango dira, baina batzuetan iruditzen zait seigarren zentzu bat duen jendea badela. «Ondo aukeratu duzu sofa hau, garbitzeko erraza da», eta zu isilik gelditzen zara. Izan ere, sofa hori erosteko zure kriterio bakarra gustatu egin zitzaizula izan da. «Hori bai, beheko suari jarri diozun baldosa hori...», eta berriro gelditzen zara isilik. Kasu horretan ere, zure kriterio bakarra gustatu egin zitzaizula delako. Ostera, badago jendea, edozein gauza erosten duenean, beste gauza batzuk antzematen dituena: hau lisatzeko erraza da, hau ezin da garbigailuan sartu, honi trapua pasatu eta kito... niretzat zientzia fikzioa da hori. Bai, behintzat, dendara noanean; gero, eguneroko bizitzan, espabilatzea baino ez da gelditzen.

Eta ez. Ez da belaunaldi kontua. Ez da gure amek zeukaten deformazio profesionala. Nik ez daukat gaitasun hori, baina nire inguruan askok badute. Akaso horregatik izango dute etxea beti nirea baino jasoago: gauza bakoitza erosi dutenean garbitzeko erraztasunak erosi dituztelako. Nik ordea, gustuko gauzak baino ez ditut etxean; bizitza lehentasun kontua baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.