Onintza Enbeita.
BIRA

Gure memoria

2021eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Gure belaunaldia berandu iritsi da ia sorrera guztietara. Gu jaio ginenerako ikastolak abiatuta zeuden, Franco hilda zegoen, ETA sortuta, erdibituta eta berriro osatua zegoen, kooperatiben mugimenduaren emaitzak ikusten ziren. Heroinaren eztandaren azken arrastoak usaindu genituen, eta gerra zikinaren akordu lausoak gelditu zaizkigu. Borroka armatuaren garairik gogorrenak umeak ginela gertatu ziren, eta Euskal Herriko preso politikoak kartzela bakarrean egoten ziren garaiaz ez gara oroitzen. Etxean hitz egin ziguten Txilardegiz, Madariagaz eta Etxebarrietaz. Militatzen hasi ginenean edo irakurtzeko interesa piztu zitzaigunean jakin genuen Etxabez, Gorostidiz, Iturbez eta Dorronsoroz. Kontzientzia feministak eraman gintuen Arruti, Aizpurua eta beste Dorronsoro bat hobeto ezagutzera. Gure belaunaldiak ez du ia ezeren sorrera ezagutu, baina zenbait zikloren itxiera bizitzen ari gara.

Eta zikloen itxiera horretan, propagandak eta interes politikoek manipulatutako errelato batean ari gara bueltaka, burua ur gainean ezin mantenduta. Hasiera hartako lekuko biziak joaten ari zaizkigu. Hil ziren batzuk merezitako laudoriorik gabe lurperatu genituen, eta ez genuke horretaz harro egon behar. Ez dezagun eraiki zuten guztia trokan behera bota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.