Onintza Enbeita.
BIRA

Konpainiak

2021eko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Elektrizitate konpainiako langileek azalpen askorik eman gabe erakutsi diete sinatzeko papera. Hainbat metro karratu hartuko dituztela haien lurretan poste berriak jartzeko. Paperari begiratuta, zaila da zenbakiak zehaztea. Behar omen dituzten metro karratuak askoz ere gehiago dira poste batek behar dituenak baino. Baita postea berezia edo handia izanda ere. Azkenean, bikotearen semea joan da argi konpainiakoekin hitzegitera, eta hobeto azaldu dizkiote gauzak. Metro karratu gutxiago dira behar dituztenak, eta iritsi dira akordio batera.

Zer pentsatua ematen didate konpainia handiek. Azpiegitura handiak eraiki gura izatendituztenean kontrako mugimenduak sortu ohi zaizkie, eta guztiok jakiten dugu zein asmo duten. Azpiegitura txikiekin, ordea, ez da ezer gertatzen, ez dago protesta ekintzarik; eta nahi dutena saltzen ahalegintzen dira. Behin adin batera sartutako lur jabeekin izaten dira gezurtienak, baina gaztetan ere ez da beti erraza haiek ulertzea. Letra txikia irakurri egin behar ei da, baina askotan, letra txikia inork ez ulertzeko moduan idatzita egoten da. Orokorkeria batzuk jartzen dituzte, ustez norbere eskubideak azalduz, baina inork ez du bere auzoa argirik gabe utzi nahi metro karratu gutxi batzuengatik. Eta azkenean, beti irabazten ateratzen dira konpainia handiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.