Onintza Enbeita.
BIRA

Amorru garaia

2021eko irailaren 9a
00:00
Entzun
Nola munduak ez duen leher behar adina egin pertsona bat hil dutelako «marikoi zikina» oihukatzen zioten bitartean, faxistak harrotu egin dira. Batek salatu du ipurmasailak tatuatu dizkiotela labanaz; gero onartu du berak eginarazia izan zela. Gasteizen eraso homofobo bat gehiago salatu dute, eta egunero isiltzen dira eraso txiki asko. Agian diskurtsoa aldatzeko ordua da; maitasuna politizatu egin behar dugu. Edo onartu egin behar dugu, guztiok libreak ez garen artean, sexua politikoa dela.

Uste dut amaitu dela maitasuna edozein generorentzat eta edozein generorekin maitasuna dela esateko garaia. Honezkero garaia da faxistei faxistak direla esateko eta taelebista platoetatik bidal ditzatela eskatzeko. Garaia da egunkarietan ironiaz ari diren zenbaiti matxistak eta faxistak direla esplikatzeko, eta garaia da, faxismoari bidea ixteko. Aukera guztiak libreak direnean, maitasunaz hitz egingo dugu eta lasai ibiliko gara kalean zein ohean batzuekin eta besteekin. Ordea, egun, aukera guztiak ez dira libreak. Gizon eta emakumeen arteko harreman gehienak botere harremanetan eta maitasun erromantikoan oinarrituta daude, gizonen arteko harremanak jazarrita, eta emakumeen artekoak jazarrita eta desagerrarazita. Beraz, ez da maitasuna aldarrikatzeko garaia: amorrua erakusteko garaia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.