Onintza Enbeita.
BIRA

Ez balitz bezala

2021eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Inbidia ematen dit ezer gertatu ez balitz bezala funtzionatzen duen jendeak. Benetako inbidia. Nik ezin dut ezer gertatu ez balitz bezala egon zerbait gertatu denean. Esate baterako, ni kapaz naiz ulertzeko norbaitekin ohera joan naizela eta ez dela gure artean gehiago ezer gertatuko. Tarteka gertatu izan zait. Ordea, ez dut ulertzen zergatik jokatu behar dugun inoiz elkar biluzik ikusi ez bagenu bezala. Zerbait gertatu da. Ez zen garrantzitsua izango, baina zerbait gertatu da. Eta harrigarria iruditzen zait zure bizitzatik desagertu ondoren egun batean berriro agertzen den jendea. Pozgarria da, baina kasu batzuetan urruntze horrek arrazoi bat izan du, eta horretaz berba egitea ondo etortzen da. Edo kritika politikoa egiten dizun jendearen jarrera tabernan: izugarria da. Sekulakoak esaten dituzte zuk defendatzen duzunari buruz, eta gero, kafea ordaintzen dizute edo zurekin garagardo bat edaten dute defendatzen duzuna eta zu oso gauza desberdinak bazinate bezala. Berdin da itzela, kazetari hasi berria zinenean errespeturik batere erakutsi ez zizun pertsonaiak handik urte batzuetara zuri buruzko loreak esatea.

Ezin dut ezer gertatu ez balitz bezala bizi; batez ere, gauzak gertatu egin direnean. Eta hala jokatzea lortzen duen jendeak inbidia ematen dit.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.