Onintza Enbeita.
BIRA

Komunak

2022ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Askotan komentatu izan dugu lagun artean lehengo eta oraingo tabernen arteko aldea. Adibidea argiago ulertzen da herri txikiez ari garenean. Laurogeia baino lehen jaiotako edozeinek daki, ez naiz duela hainbeste urtez ari beraz, izaten zirela herrietan denetariko zerbitzua ematen zuten tabernak. Gurean, esate baterako, posta biltzen ziguten buzoi gabekooi, trenerako ordura arte atea zabaltzen zieten ezer kontsumitu nahi ez zuten orori, sukaldean sartzen zituzten eskola-umeak gurasoak etorri arte, mozkorrei eutsi egiten zien norbaitek etxera eraman arte, igandeetan ogia edo gatza edo ozpina saltzen ziguten, herriko jaietan jotzera etortzen zirenentzat afaria egiten zuten, mobilik ez zegoenean telefonoa uzten ziguten, gaupaseroentzat gosaria egiten zuten eta beti izaten zuten komuneko atea zabalik.

Hain zuzen ere, horixe da tabernek munduari etengabe eskaini dioten zerbitzuetako bat: komuna. Orain, inoz baino gehiago ohartzen naiz horretaz. Izan ere, COVID-19ari dagokion pasaporte zentzugabe hori ez daukanak, non egin behar du txiza? Ez burua apurtu erantzunaren bila: udaletxe gehienek apenas daukaten erantzunik. Esku pribatuek eman dizkigute publikoak behar luketen zerbitzuak luzaroan eta askotan. Orain faltan botatzen dugunak horretaz pentsatzeko balio behar luke, bederen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.